EPEA:
Apirilaren 26 eta 27an
NON:
Ikasleen Idazkaritza
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Eskaera, Eskolako zuzendariari zuzendua (eskaera orokorra (pdf, 43 Kb))
- NAN edo pasaportearen kopia eta jatorrizkoa, erkatzeko.
- Prezio publikoak ordaindu izanaren agiriaren kopia. Ordainketa egiteko, hamar egun naturaleko epea egongo da, Eskolako Idazkaritzak eginiko ordainketa gutunaren bidez edo adierazitako kontu korrontera diru sarrera edo transferentzia eginez. Kasu horretan, erreferentzia zenbakia (Idazkaritzan emango da) eta izen-abizenak argi eta garbi aipatuko dira.
- Currículum Vitae.
- Titulua homologatzeko baldintza gisa prestakuntza eskakizun osagarriak gainditzea ezartzen duen Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren erabakiaren kopia eta jatorrizkoa, erkatzeko.
- Eskatzailearen argazki bat.
- Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Zuzendaritzak eska dezakeen beste edozein agiri, interesatuek adierazitako zirkunstantziak egiaztatzeko.
ATZERRITAR TITULUAK HOMOLOGATZEKO AZTERKETAK (ikusi azterketak)